LITERATURA

Literaturaren Zubitegia gero eta potoloago

Literaturaren Zubitegia euskal literaturaren entziklopedia baten tamaina hartzen ari da pixkanaka. Baditu jadanik 6.000 esteka, webgune batetik bestera joateko hipertestu bat, eta idazleen inguruko eduki anitzetara iristeko modua.

Hala, Wikipedia (730), Auñamendi (657), Liburutegi Digitala / Liburuklik (586), Susa (488), Klasikoen Gordailua (438), EHUko Euskal Literaturaren Hiztegia (380), Idazleen Elkartea (338), Urkizaren Bertso eta Olerkien Hemeroteka (309), Armiarmako Liburu Elektronikoak (302), basquepoetry.net (299), basqueliterature.com (253), Bidegileak (143), Donostiako idazleak (118) eta abar osatuz joan dira apurka.

Era berean, ia 3.900 liburu kritika eta 1.828 aipamen jasoak ditu (idazleei buruzko artikuluak, hitzaurreak, sarrera entziklopedikoak).
Beraz, 11.500 zubi baino gehiago eraiki ditu Literaturaren Zubitegiak, tresna erraz eta bizkor bat izan dezaten literaturzaleek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button