Nontzeberri

Maitasun Gutunen VIII. Lehiaketa Sopelan

Aurkeztuko diren lanek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte: Gehienez ere bi orrialdeko luzera izango dute eta jatorrizko lanak izango dira, ez dira egongo aldez aurretik iragarrita edo sarituta.

Lehiaketa bi kategorietan banatzen da:
Gazteen kategoria, 12 urtetik 15 urtera bitartean, eta 16 urtetik 18 urtera bitartean, eta Helduen kategoria, 18 urtetik gorakoak eta 60 urtetik gorakoak.

Interesdunek euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako nahi adina gutun aurkeztu ahal izango dituzte. Gutun bakoitzak izengoiti edo lelo ezberdin bat eraman beharko du. Gutun-azalean kategoria agertu beharko da. Honen barruan beste gutun-azal bat sartu beharko da eta horren azalean izengoitia zehaztuko da, barruan idazlearen datuak aipatuz (izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa).

Gutunak Kurtzio Kultur Etxean aurkeztuko beharko dira otsailaren 6a baino lehenago.
Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa otsailaren 14an egingo da 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

Exit mobile version