LITERATURA

Leioako Maitasun Gutunen XVI. Lehiaketa

Genero horren aberastasuna berreskuratzeko asmoz, Leioako Udalak Maitasun Gutunen XVI. Lehiaketarako epea zabaldu du.

Hala nahi duten pertsonek parte har dezakete hurrengo kategorietan: A kategorian, 18 urtera arte; B kategorian, 19 urtetik 30 urtera; C kategorian, 31 urtetik 55 urtera; eta D kategorian, 56 urtetik gora.

Nahi beste gutun aurkeztu ahal dira, saritu eta argitaratu gabeak, eta jatorrizkoak, euskaraz zein gaztelaniaz. Gutun bakoitzak bi orri hartuko ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Paperaren ezaugarriak (kolorea, usaina eta ehundura) norberak aukeratutakoak izango dira. Epaimahaiak gainera estiloa, kontaketaren garapena, aurkezpena eta originaltasuna hartuko ditu kontutan eta, eskuz idatzitako lanak badira, baita kaligrafia ere.

Hiruna kopia aurkeztuko dira eta izenburua edo izengoitia soilik eduki behar izango dute, egilea identifika dezakeen xehetasunik gabe. Jatorrizkoarekin batera, eta kartazal itxian, egilearen datuak sartuko dira (izena, deiturak, helbidea, jaioteguna, telefono zenbakia eta, posiblea bada, posta elektronikoa). Kartazalaren kanpoaldean idazlanaren izenburua edo izengoitia eta zein kategoriari dagokion jarriko da.

Gutunak datorren abenduaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira helbide honetan: Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza 11, 48940 Leioa (Bizkaia).

Kategoria bakoitzean honako sariak banatuko dira: 1. Saria, 250 euro, garaikurra eta diploma; 2. Saria, 125 euro, garaikurra eta diploma.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button