MUSIKA

Errabal blues eta jazz jaialdi ibiltariaren azken kontzertuak

Antolatzaileek jaialdia asmo zehatzarekin abiatzen dute: "jazz, blues eta antzerako musiken inguruko jaialdi apal bat etxean izatea. Hemengo zein kanpoko musikariei arreta berezia eskainiz, kalitatezko emanaldiak antolatuz". Hala, musikarien ohiko zirkuituetatik at dauden herrietara eramaten dituzte jazz eta blues estiloko emanaldiak.

Bihar bertan, Errabal jaialdi ibiltaria Soraluzeko Zineman izango da Dediego Brothersen eskutik. Juan de Diego (tronpeta eta flugelhorn), Víctor de Diego (saxo tenorra), Elisabet Raspall (pianoa), Pere Loewe (kontrabaxua) eta Caspar St Charles (bateria) musikariek Odola bandaren azken lana aurkeztuko dute. Bilbo eta Bartzelonako instrumentista hauek jazza jotzen dute.

Errabalek beste bi herri bisitatuko ditu azaroan, jaialdiari amaiera emateko. Azaroaren 6an, Eibarko Coliseo Antzokia Red House blues banda Chihuahua izenburuko lana aurkeztuko du. Madril eta Kaliforniako musikariek osatzen dute blues koadrila hau.

Azkenik, azaroaren 20an, Elgetako Espaloia kafe antzokian Zaragozako Kase.O Jazz Magnetism bandak joko du. Aragoarrek eskainiko dute. Kase O., abeslaria Violadores del Versoko taldekidea da, honatx gainontzeko musikariak: Daniel Comas (gitarra), Hugo Astudillo (saxoak), Juan Pablo Balcazar (kontrabaxua, baxu elektrikoa), Dani Dominguez (bateria).

Gaztelupeko Hotsakek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button