MUSIKA

Plazandreei gorazarre egiteko

Lorea Argarate, Olatz Salvador eta Ines Osinaga musikariek #MauriziakEzDauInorHil proposamen eszeniko-musikala egingo dute gaur, 22:30ean hasita, Elorrion garatzen ari den Musikaire jaialdiaren barruan.

Ikusgarriaren sortzaileek honela definitu dute pieza: “Abiapuntua gogoan dugun irudi bat da: Maurizia Aldeiturriagak panderoa astintzen du eta Aupa, Maurizia! bere buruari oihukatzen dio. Kantatzen dituenetako asko kopla zaharrak dira eta beste hainbat inprobisazioz sortutakoak. Abiapuntua gogoan dugun jarrera bat da: Aupa, Maurizia! oihukatuta Mauriziak bere burua zaintzen du, Mauriziak, propio, bere buruari lekua emateko ariketa egiten du.
Irudi eta jarrera horretatik jaio da zuzenekoa. Euskalfolklore digitala argitara ekarri, eta kopla zahar haiek formatu berri hauekin harilkatzen ditu. Transmisio ariketa ere bada #MauriziakEzDauInorHil, izan ere, gugana iritsi daitezen eszenan lekua ematen zaie Mauriziaren egitetik jasotako doinu tradizionalei, kopla zaharrei eta ilunpetik argitara ekartzen diren orduko istorioei. Teknologia zahar eta berriek bat egiten duten leku horretan sortua da #MauriziakEzDauInorHil, plazandreei gorazarre egiteko.”

#MauriziakEzDauInorHil proiektuak euskal iruditegi kulturalaren eta folklorearen berrirakurketa bat proposatu nahi du. “Sustraietan ditu ahalduntze kolektiboa, elkarri lekua egitea, agentzia aitortzea, gurea den orgia bat, gurea den akelarre bat, gure festa.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button