Mendi Tourrak 7. edizioa ospatuko du Nafarroako hiriburuan, eta Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenak eramango ditu Iruñeako Golem Baiona zinemetara, otsailaren 21, 22, 23 eta 24an.
Betiko legez, bertako ikusleek mendi zinemagintzaren pelikula onenekin eta berrienekin gozatzeko aukera izango dute: “Mendiko, abenturazko, muturreko kiroletako eta naturako pelikula zoragarriek osatuko dute programazioa. Erakusten diren jardueretan, denetik: izotz eta haitz eskalada, mendiko eskia, ur lasterretako kayaka, glaziarren esplorazioa, zaldiz zeharkaldiak… Eta munduko hainbat bazterretara bidaiatu liteke: Himalaya, Mongolia, Islandia, Patagonia, Alpeak, Montana, Siurana, Baltzola edota Pagasarri. Guztiak dira obra gomendagarriak mendizaleentzat, zinemazaleentzat nahiz publiko zabalarentzat.”
Egun bakoitzeko bina saio eskainiko dira, 17:30ean hasita lehena, eta 20:00etan bigarrena, bietan pelikula berdinekin, eta tartean, honako tituluak: Amagana, Action Directe, Fire In The Fingers, The Traverse, Melting Landscapes Glaciares, edo Le Cavalier Mongol film ikusgarria.