BESTELAKOAK

Kultura digitalaren, diseinu irekiaren eta ezagutza partekatuaren proposamenak

Tabakalerak Proiektuen Plaza deialdian parte hartzeko epea ireki du, kultura digitalaren, diseinu irekiaren eta ezagutza partekatuaren esparruko proposamenak jasotzeko. Proiektuen Plaza deialdiak Hirikilabs Plazaren lekukoa jaso du, eta proiektuak jasotzeko urte osoan egongo da zabalik.

Deialdi horrek, hamabi ediziotan zehar, topaketarako eta proiektuak garatzeko gune bat eskaini zuen Tabakalerako laborategian, inguruko pertsona, kolektibo eta praktika-komunitateekin elkarreraginean oinarrituta.

Proiektuen Plaza “adin tarte zabaleko pertsonei zuzendutako dago, kusiositatea eta jakin-mina dutenei. Norbanako, talde, elkarte, familia eta pertsonek parte hartzeko pentsatutako gunea da. Taldeka edo banaka, proiektuak beste batzuekin, modu irekian, garatzeko interesa dutenei (kuriosoak, eskuekin lan egiten abilak, hackerrak, makerrak, artistak, sortzaileak, ingeniariak, zientzialariak, diseinatzaileak…).”

Parte hartzeko, ez da beharrezkoa proiektua garatzeko esparruari buruzko aldez aurreko ezagutzarik izatea; jarrera irekia izatea baino ez da eskatzen, ondo pasatu eta besteekin elkarlanean aritu ikasteko gogoa.

Animatu zaitezte!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button