BESTELAKOAK

Euskarazko tesien Koldo Mitxelena Saria

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak euskaraz egindako ikerketak bultzatzeko asmoz, Euskarazko Doktorego Tesien Koldo Mitxelena Sarietarako IX. deialdia egin dute. Eskariak aurkezteko epea urriaren 6an amaituko da.

Aurtengoan irabazle bana aukeratuko da bost jakintza-arlo nagusietan: Arteak eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Osasun Zientziak, Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura sailetan, hain zuzen ere. Arlo bakoitzeko irabazleak diploma eta 3.000 €-ko saria jasoko ditu.

EHUn 2022ko irailaren 1etik 2025eko uztailaren 31ra artean euskaraz idatzi eta defendaturiko doktorego-tesiak aurkeztu ahal izango dira. Eta, lehen aldiz, EHUkoez gainera, edozein unibertsitatetako tesiak aurkeztu ahal izango dira. Tesia defendatu duen doktoreak berak aurkeztu behar du bere hautagaitza, eskabide-orria eta tesiaren kopia bat agertuz.

Eskaria egiteko, inprimaki berezi bat erabili behar da, hain zuzen, EHUko Erregistro Elektroniko Orokorrean eskuragarri dagoena.

EHUn iaz 546 doktorego-tesi aurkeztu ziren eta horietatik euskaraz izan ziren 92.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button