BESTELAKOAK

Kultur Jarduera eta ekimen ugari ondu dira Bizkaiko Museoetan datozen Gabon egunotan

Bizkaiko Foru Aldundiko museoetan eta aretoetan hainbat jarduera egongo dira Gabonetako egun berezietan,  adin guztientzako bisitarientzat. Kultura jarduera nagusiak umeentzako eta familientzako tailerrak izango dira. Hona egitaraua:

Bilboko  Arkeologi Museoan, familian egiteko tailerrak eta jokoak egongo dira, besteak beste,  Ezagutu Bilbo (abenduaren 21ean); Bazen behin zeramika (abenduaren 22an eta 29an); eta Kutxa magikoa (abenduaren 28an). Hainbat jarduera egongo dira umeentzako, adinen arabera: Gabonetako zuhaitza apaintzea (abenduaren 26an) eta  Izenik gabeko zalduna  ikiuskizuna (abenduaren 27an) . Gainera, abenduko asteburuetan museoan bisita gidatu ezberdinak egingo dira.

Bermeoko Arrantzaleen Museoan, bestetik, abenduaren 18an eta 19an Bermeoko Jose Antonio Egia musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute. Gainera, jarduera didaktiko ezberdinen bidez, etxeko txikienek arrantzaren mundua ezagutu ahal izango dute abenduaren 24an, 26an eta 27an. Bestalde,  Jose Arrue eta itsasoa  izeneko aldi baterako erakusketan euskal kostaldeko paisaia harrigarriak ikusi ahal izango dira, margolari bilbotarrak Antonio Guezala bere lagunarekin batera disfrutatutakoak, biak ere Euskal Artisten Elkarteko kideak izan zirelarik.

Horrez gain, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan,  jarduera didaktiko ezberdinak antolatuko dituzte umeek Euskal kultura eta historia ezagutu dezaten, abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an eta 3an. Gernika-Lumoko museoan, gainera,  Jose Arrue Barrutik izeneko erakusketaz gain, benetako Jose Arrueren ikuspuntua erakutsiko dute, bere lan askotan agertzen ez dena, eta lan horietan, maisutasun handiarekin euskal imajinarioa erakusten du pertsonaia arketipikoen, paisaien eta ohituren bidez.

Balmasedako La Encartada Fabrika -Museoan abenduaren 21ean,  Zer egingo zenuke zuk fabrikan orain dela 100 urte? izeneko tailer berezia egingo dute.  Familiarekin batera egiteko jarduera da, eta bertan, umeak eta nagusiak fabrikako langile bihurtuko dira eta esleitutako pertsonaiaren bidez ulertuko dute zer zen orain dela 100 urteko langile bat izatea. Txiki-ehungailuak izeneko tailerra abenduaren 22an egingo da, eta bertan, bisitariek ehungailu bat zer den eta zertarako erabiltzen den ikasiko dute. Gainera, eskuzko ehungailu bat erabili eta egindakoa etxera eraman ahal izango dute.

Muskizko El Pobal Burdinolan, abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an, larunbatak biak ere,  erakustaldiak egingo dira, burdinoletako jantziak erabiliko dituztelarik. Erakustaldiarekin batera bisita gidatua egingo dute eta instalakuntza guztiak martxan jarriko dira.  Horrez gain,  sutegian burdina nola lantzen zuten erakutsiko dute. El Pobal burdinolako bisita gidatua izango da, eta bertan, bisitariek gaur egun desagertuta dauden baina garai bateko ekonomian eta gizartean ezinbestekoak izan ziren prozesuak eta teknologiak ezagutuko dituzte. Gainera, burdinolako instalakuntzak eta errota martxan jartzean, bisitariek hobeto ulertu ahal izango dute nola aplikatu zuten gizakiek adimena baliabide naturalak eskuratzeko eta horiek tresna erabilgarrietan eta elikagaietan bihurtzeko. Aukera paregabea da Burdinoletan zehar erakusketa bisitatzeko.. Bertan, gaur egunera arte iraun duten burdinolak erakusten dira, modu panoramikoan eta eguneratuan.

Santimamiñen berriz, Basoko sekretuak tailerra egongo da abenduaren 22an (igandea) eta Urteari agurra  izeneko tailerra abenduaren 29an (igandea).  Tailer biak, 7 eta 10 urte arteko umeei zuzenduta daude, natura deskubritzeko inguru paregabean.

Bakioko Txakolingunean, baita,  Auzo Eskolak izeneko erakusketa egongo da, eta umeentzako bi tailer ere antolatuko dituzte: Gabonetako apaingarria,  abenduaren 23an; eta Gastro tailerra,  abenduaren 30ean. Biak ere, 4 eta 12 urte arteko umeentzat.

Gainera, aldundiko aretoetan ere jarduerak egingo dira Gabonetan. Ondare Aretoan  orain dela gutxi inauguratu duten Janztearen artea izeneko erakusketa aurkeztuko dute, Mercedes de Miguel moda diseinatzaileak egindakoa.

Eta azkenik, Rekalde Aretoko Gabonetako Tailerrean Ignacio Goitiaren erakusketa egongo da abenduaren 26an eta 27an. Bertan, Bilboko artistaren margolanak egongo dira, hasi zenetik gaur egunera arte egindakoak hain zuzen ere.

Informazio gehiago duzue, bizkaia.eus webguneko kultur  agendan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button