ESZENA

Noraino gara gai besteak onartzeko

25 urtez Durangok arte eszenikoei eskainitako udal espazio inportante bat izan da San Agustin Kultur Gunea, eta bertan abendura bitartean kalitate handiko ikuskizun anitz izango dituzue ikusgai, 25 urte horiek ospatzen ari baita.

Urte hauetan guztietan, euskal sortzaileei eta Durangoko sortzaileei laguntzen ibili da aretoa, bai ikuskizunen erakustaldian bai eszenaratzean. Horegatik, aurtengo azken lau hilabeteetarako programazio zabala prestatu dute.

Eta horren erakusle, azaroaren 9an izango duzuen pieza da: Tentazioa Produkzioak taldearen Ez naiz inoiz dublinen egon, Mireia Gabilondok zuzendutakoa. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugu, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?

“Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonaia ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute. Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila”.

Pieza horretan Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia dira aktoreak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button