ESZENA

Unibertsitate eta Arte Eszeniko Eskolen Antzerki Jaialdia

Unibertsitate eta Arte Eszeniko Eskolen II. Antzerki Jaialdia antolatu du bigarrenik aurten Ánima Eskolak. Edozein unibertsitate eta antzerki eskolak hartu ahalko dute parte, eta horiek hiru lan aurkeztuko dituzte gehienez.

Izen ematea maiatzaren 15a baino lehenago egingo da ARTERIA Teatro Campos Elíseos-eko webgunean, baina proiektuak hona bideratuko dira: info@animaeskola.com

Jaialdia ekainaren 1etik 7ra bitartean egingo da Bilboko Campos Elíseos antzokian, eta bertan, parte hartuko duten konpainiek euren antzezlanak egingo dituzte publiko eta epaimahaikideen aurrean. Lan horiek gai librekoak izango dira. Azken sei taldeek 250 euro jasoko dituzte finalean.

Antzerki-talde irabazleak, toki berean aurkeztuko du bere lana modu profesionalean udazkenean, antzerkiak berak jarriko dituen baliabide eta hornidura guztiekin. Horretaz gain, aktorerik onena, autorerik onena, publikoak aukeraturiko lanik onena, bai unibertsitateko bai eskolako ikusgarririk onena, eta zuzendari onenaren sariak egongo dira.

Informazio guztia antolatzailearen webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button