MUSIKA

Musikazuzenean Fest Arrasaten

Musikazuzenean atariaren 3 urtemuga ospatzeko kontzertua burutuko dute Arrasateko Gaztetxean, urriaren 26an,  larunbata. Bertan, Itziarren Semeak, Iheskide, Sermonds eta Anger taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da gaueko 22:00etatik aurrera.

Anger taldea 1997. urtean sortu zen Arrasaten. Hiru disko luze editatu dituzte, maketa, eta bildumetarako kantuez gain. Anger taldeak, Hirugarren azala (Bonberenea Ekintzak) deituriko lan berria, emanaldi honetan aurkeztuko du.

Iheskide Elorriotik dator. 2004ean Ihesbide bezala sortuak, ez dute bide erreza izan. Euren azken lana, …irabazi arte (Mauka musikagintza) aurkezten ari dira orain, non punk rock giroak nagusitzen diren.

Itziarren Semeak taldearen disko berriak Dale Candela izena darama, eta zapore karibetarra duen 15 kantuko koktel tropikalaz osatua dago. 2005. urtetik martxan daude, ska, rock eta patxanga giroak haizatzen.

Azkenik, Sermonds elorriokoak dira, eta Bidegurutzean (Mauka musikagintza) diskoa aurkeztuko dute honako emanaldian. 2008an Elorrion sorturiko musika taldeak hirugarren diskoa kaleratu berri du. Ohiko punk rock eta rockanroll erritmoez gain, desertuko giroak gehitu dira kantu berrietan, moldaera berri bat emanez taldeari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button