ESZENA

“Arteen artean”, euskal adierazpen eta sorkuntza artistikoak

Baiona eta Biarritzen banatuko den Arteen artean kultur jaialdiaren 2.edizioa izango da datozen egunetan, eta bere helburua, euskal adierazpen eta sorkuntza artistikoak agerraraztea da.

Makina bat kontu izango dira programazioaren barruan: antzerkia, tailerrak, mintzaldiak, ikusgarriak, musika, mahai-inguruak, Zuberoako kantak,…, denetarik.

Antolatzaileen hitzetan: “2023. urtean, Arteen Artean!-en bigarren edizioa antolatuko da. Hizkuntzaren, sorkuntzaren eta praktika artistikoen inguruan gure kultura baloratu eta transmititzeko urte luzaz antolatu nahi dugun gertakaria da Arteen Artean. Jende guziek –haur eta heldu, ikasle edo bisitariek– egitarau berezi eta bikainaz gozatzeko parada izanen dute orduan: ikuskizunak, hitzaldia, mahai-ingurua eta euskal musika, dantza eta antzerki tailerrak. Hori antolatzeko, Iparraldeko Kontserbatorioa hainbat partaiderekin elkarlanean ari da, eta eskerrak eman nahi dizkie haiei guziei: Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionala eta bere Euskal Hitzorduak, Euskal Kultur Erakundea / Etnopoloa eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarra (IDB) eta bere Harri Xuri dantzan hitzorduak. Beraz, aurten ere, honako hauek izanen dira hitz gakoak: hizkuntza, kultura, musika, dantza eta antzerkia.”

Programazioaren gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button