ARTEA

Blas Arratibel Artisautza Sariketa

Bere izenak dioen bezala, lehiaketa honek artisautza alorreko jarduerak sustatzea eta bultzatzea du helburu.

Lehiaketak hiru modalitate ditu, eta modalitate bakoitza sarituko da. Hots, artisautza tradizionalari eskainitako saria egongo da; artisautza berriari eskainitako saria, eta sari berezia. Azken modalitate honetara Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian erroldatutako pertsonek egindako lanak baino ez dira aurkeztuko.

Parte hartzaileek lan edo lan multzo bat aurkeztu ahal izango dute modalitate bakoitzean. Lanaz gainera, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa, NANaren fotokopia, erroldatze agiria eta artisaua dela adierazten duen egiaztagiria. Gutun azalaren kanpoko aldean izenburu bat edo identifikatzeko moduko lema jarri behar da. Lema hori lanaren kanpoko aldean agertu behar den baten berdina izango da.

Lehen bi modalitateetako sariak 1.550 eurokoak izango dira bakoitza, eta berezian, berriz, 1.220 eurokoa.

Lanak azaroaren 20, 21 eta 22an aurkeztu beharko dira, 10:00etatik 13:00etara, BIBAT museoaren bulegoetan (Aiztogile kalea, 54. Gasteiz).

Epaimahaiak lanak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita hamar eguneko epean ezagutaraziko du bere epaia komunikabideen bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button