BERTSOTAN

Euskal Herriko Eskolarteko bat-bateko finala

Sara herrian ospatu da joan den asteburuan Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa, eta bertan zazpi lurraldeetako ordezkariak aritu dira bertsotan Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako XXXIX. edizio honetan.

Eskolartekoaren XXIX. Edizioan Oihana Arana Kardenal (Eskoriatza, 2001), Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002), Iruri Altzerreka Martinez (Garai, 2000), Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001), Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001), Julene Etxeberri Pacheco (Sara, 2001), Oier Urreizti Lafitte (Bidarrai, 2000), Haritz Capot Thornary (Zalgize, 2001), Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo, 1999), Joanes Illarregi Marzol (Leitza, 1999), Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001), Jokin Irastorza Zabalegi (Oiartzun, 1999) eta Elixabet Etxandi Goyenetche (Izpura, 2000) izan dira oholtza gainean.

Azkenean, sei bertsolari sailkatu dira finalaren bigarren zatirako: Oihana Arana, Aroa Arrizubieta, Elixabet Etxandi, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Jokin Irastorza. Guztien artetik onena Aroa Arrizubieta gasteiztarra, eta berak irabazi du 2017ko Euskal Herriko Eskolartekoa, Joanes Illarregi leitzarrak jarraituta. Amets Arzallusek, Euskal Herriko egungo bertsolari txapeldunak jantzi dio txapela irabazleari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button