IKUS-ENTZUN

“XIV. Gau Laburra”, Beasaingo Goieniz zine-klubean

 

Aurten ere, Beasaingo Goieniz zine-klubak film laburren jaialdia antolatu du, XIV. Gau Laburra izenburupean. Jaialdiaren helburuak hemengo zinegile gazteen lanak ezagutzera ematea eta bukatzear dagoen urte honetako lanik interesgarrienak zine-klubeko ikusleei erakustea da.

Emanaldia abenduaren 26an izango da Beasaingo Usurbe Antzokian, 20:00etan, eta ekimenaren barruan, 15 film eskainiko dituzte guztira, bi zatitan programaturik.

Filmen aurkezpenaz gain, emanaldien ondoren, bertan agertuko diren zuzendariekin (ekoizle edo aktoreekin…) solasaldi txiki bat egingo da jaialdia ondo bukatzeko.

Zeintzuk film, ordutegia eta abar helbide honetan aurkituko duzue. 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button