LITERATURA

Otsaileko Literatura Eskolan Kartzelako literaturaz

Otsaileko Literatura Eskolan Kartzelako literaturaz arituko dira. Mitxel Sarasketa kartzelan 20 urtez egondakoa da. Ondo ezagutzen ditu espetxeko bizitza, literatur lanak eta gaur egun ere, espetxeko bizi baldintzek zelan eragozten duten komunikazioa. Azken 10 urteotan, Ataramiñe literatura koadernoak ekimena bultzatzen aritu da. Joan den urten atera zen azken alea. Ataramiñe'10 liburuak Espainiako eta Frantziako hainbat espetxetan sakabanatuta dauden 20 euskal preso politikoen lanak biltzen ditu: poemak, bertsoak, testu lauak eta irudiak. Bildumak komunikazioa du ardatz.
Liburuaren edukiaren barruan, bisitak eta komunikazioak aipatzen dituzten lan asko daude, eta horren harira bi hausnarketa bide izan dituzte: batetik, preso daudenentzat komunikazioak duen garrantzia; eta bestetik, komunikazioak izateko ezartzen zaizkien oztopoak..
Aurten hainbat argitaletxetan argitaratutako lanak ere jaso dira liburuan, eta argitaratu gabe gelditu diren askorekin espetxetako irudi hori osatzen da. Jokin Urainen Ez nago etxean liburuaren edukia ere nabarmentzen da bertan.

Jose Luis Otamendi idazlea eta irakaslea da. Azken urteotan, kartzelan dauden idazleekin harremana izan du, eta editore lanak egitea egokitu zaio hainbat presorekin. Jokin Urain idazleak dagoeneko 25 urte egin ditu preso, eta haren obra ondo asko ezagutzen du.

Literaturarekiko hitzorduak bihartik aurrera datoz, izan ere, bihar, otsailaren 17arekin, iluntzeko 20:00etatik aurrera Larrabetzuko Anguleri kultur etxean eta Literaturaz berbetan irakurleen bilgunean, Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? izango dute berba-gai Jose Angel Irigaray lagun.

Literatur Eskolak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button