Atzoko domekan, azaroaren 18an, Bizkaiko Txapelaren lehen final-aurrea jokatu zen Basauriko kiroldegian, 17:30ean. Bertan, 500 lagunetik gora batu ziren.
Arkaitz Estiballesek finalerako zuzeneko txartela lortu zuen saio polit batekin eta gainerakoek, betiko lez, puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.
Atzoko saioaren osteko puntuak horrela lotu ziren:
Arkaitz Estiballes 596
Onintza Enbeita 523
Oihana Bartra 509
Eneko Abasolo 489.5
Gorka Lazkano 469
Iñaki Iturriotz 448
Informazioa www.bizkaikotxapelketa.biz webgunean duzue.