
Egunotan badago bertsolaritzaz gozatzeko aukera. Gaur, Gasteiz Jaialdian bertso-saioa egongo da. Ignacio Aldecoa kultur etxean, Zigor Enbeita, Rikardo Gonzalez de Durana eta Andoni Egaña bertsolariak bilduko dira.
Astigarragan Bertsolharitza emanaldi berezia izango da 15:00etan, Udal liburutegian. Bertsolaria Ibai Esoain izango da.
Bihar, Iruñeraino egingo da salto, han aste kulturala egiten ari dira eta. Hala, Hizkuntza Eskolako aretoan Xabi Paya, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Oskar Estanga bilduko dira Ainhoa Aranburu gai-jartzailearen agindupean.
Eta azkenik, 25an, Gasteiz Sariketan, Bertsokatu Txapelketa dago. Finala Gaztetxean egingo dute Peio Ormazabal, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Maddi Gallastegi eta Manex Mantxolak.