ARTEA

Jarduera Artistikoen Institutuan parte hartzeko deialdia

Tabakalerak eta Artium Museoak sortzaileei zuzendutako Jarduera Artistikoen Institutuaren bigarren edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute. Deialdia martxoaren 23ra arte egongo da zabalik eta bi beka eskainiko dira.

JAI Institutuak aurrez aurreko saioak eta onlinekoak uztartuko ditu, eta aparteko aditu eta irakasleekin ikasteko aukera egongo da. Bigarren edizioak eskainiko duen prestakuntza Tabakalerako Artisten Gunean izango da, maiatzaren 31tik abuztuaren 29ra bitartean. Programak irauten duen hiru hilabeteetan, hezkuntza-programako zenbait jarduera Artium Museoan egingo dira.

Irakasleen taldea honakoek osatuko dute: Ibon Aranberri (artista), Asier Mendizabal (artista eta KKHko irakaslea, Stockholmeko Royal Institute of Art) eta Itziar Okariz (artista) izango dira institutu berriaren tutoreak, eta irakasle lanetan Chris Kraus, Moyra Davey & Nicolas Linnert, Lisa Tan, Maialen Lujanbio, Discoteca Flaming Star, Antonio Ballester, Xabier Salaberria, Jan Peter Hammer, Patricia Esquivias, Maria Salgado, Jon Mikel Euba eta Lily Reynaud Dewar arituko dira.

Deialdian izena emateko epea zabalik egongo da  martxoaren 23ra arte. Parte hartzeko, hautagaiek Tabakaleraren eta Artium Museoaren webgunetan eskuragarri dagoen galdetegi baten bidez eman beharko dute izena, eta curriculum vitaea, biografia, motibazio gutun bat eta aurreko lanen dosier digital bat -irudiekin- erantsi beharko dituzte bertan. Deialdiaren ebazpena 2021ko apirilaren 1ean jakinaraziko da, telefonoz edo posta elektronikoz.

Deialdiaren gaineko jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies