ESZENA

Tearto teatro konpainiak "El feeling es así" oholtzaratuko du Gernikan

Bi pertsonaia, disko-gailua eta musika asko. Horixe da lan honen feeling-a. Kultura gobal honek ez digu ondo jostatzeko gako interesgarririk. Hemen dena asmatzen da, biok dantzan ari dira, barre egiten dute, haserretzen dira, maite dute elkar. Baina batzuetan feeling-a arriskuan dago.

Ikuskizun hau gauza txikietan oinarritzen da, bizitzaren detaile txikietan, umore handiz tratatzen direnak. Gauza zaharrak ez dira gaurko kontsumorako. Material hori hartuta, teknologia berriak erabiltzen dira lanean zehar eta modatik kanpo ez dela ezer ere geratuko probatuko da horrela.

Tearto teatro 2002an jaio zen ikuskizun bat prestatzeko asmoz. Taldekide guztietatik bik jarraitu zuten proposamen artistikoarekin. Hauek osatzen dute taldea eta eurena da Gernikan ikusiko duzuen feeling guztia.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button