ARTEA

Jose Mari Salaberriaren erakusketa Zarautzen

Bihartik aurrera J. M. Salaberriaren erakusketa izango da Zarauzko Sanz-Enea Kultur Etxean. Artista donostiarrak azken bost urteetan sorturiko artelan piktoriko eta eskultorikoak ikusi ahal izango dira. Bietan makina eta hiria dira protagonistak.

Jose Javier Fernandezek idatziriko oharrean jasotzen denez, Jose Mari Salaberria (Tanger, 1957) artista donostiarra “zoritxarrez, merezi duena baino ezezagunagoa dugun sortzailea da, eta 2001. urtean Donostiako Arteko Galerian bere lana erakutsi zuenetik, ez du erakusketarik egin”.

Halare, artistak lanean jarraitu du eta margolan asko sortu du tarte horretan, baita eskulturak ere. Azken horiek, gehienbat eraikuntza mugikorrak gainazal horizontalean ipiniak, baita jostailuak ere.

“Bere artelana beti izaten da esperientzia pozgarri eta dibertigarria –beti ederra eta benetan erakargarria–, eta, aldi berean, gogoetatsua eta kritikoa ere izaten da”, nabarmendu du Jose Javier Fernandezek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button