LITERATURA

Genero nahasmendua

Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan aurkeztu da gaur goizean, Genero nahasmendua (Judith Butler) obra. Liburua Elkar argitaletxeak duen Eskafandra bildumaren barruan atera da. Ana Isabel Morales izan da itzultzailea.

Genero nahasmendua: feminismoa eta identitatearen subertsioa lan horretan hainbat galdera planteatzen dira: Emea izatea egitate natural bat ote da? Ala antzezpen kultural bat da? Naturaltasuna bera ere ez ote da eraikia? Eta, genero bitasuna? Sexua, generoa, desira ez ote dira boterearen eraikuntza soziopolitikoak? Ez ote gara heterozuzentasun diskurtso eta ekintza performatiboen etengabeko errepikapenaren bitartez ekoitzitako gorputzak? Gorputzaren, sexuaren, generoaren eta desiraren kategoria fundazionalak ez ote dira boterearen eraketa espezifiko baten emaitza? Arautik kanpoko sexu jardunek ez al gaituzte behartzen zer da gizon bat, zer emakume bat geure buruari galdetzera?

Horra Judith Butler filosofoak sortu nahi dituen gogoeta zenbait. Elkar argitaletxeak dioenaren arabera, “Genero nahasmendua saiakeran, zer da sexua zer gorputza zer generoa zer desira eta nork eta nondik eraiki, ekoiztu eta arautzen dituen ikertu du. Feminismoaren baitatik bertatik jarrera kritiko eta eraikitzailez, identitatearen subertsioa proposatzen du bazter sexualetan bizi diren edo bizitzen saiatzen direnek aukera izan dezaten bizitza bizigarriak izateko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button