BESTELAKOAK

“Itzultzen ari gara” proiektua, Donostiako Tabakaleran

Praktika artistikoaren eta kulturalaren bitartez, itzulpenaren alderdi politikoak eta estetikoak ikertzea xedea duen Itzultzen ari gara proiektua, aste honetan abiatuko da Tabakaleran, Mugatxoan kolektiboko kideak diren Ion Munduate eta Blanca Calvorekin, eta Virginie Bobin komisario eta idazlearekin.

Epe luzeko ikerketa proiektua honetarako espezialitate ezberdinetako zenbait gonbidatu (itzultzaileak, hizkuntzalariak, artistak, eta abar) bilduko dira Tabakaleran.
Hitzaldiak asteazkenetik larunbatera bitarte izango dira, arratsaldeko 19:00etan, Tabakalerako Lantegia gunean.

Hasteko, Ion Munduate, Blanca Calvo eta Virginie Bobin, proiektuaren sarrera hitzaldia egingo dute, honen nondik-norakoak testuinguruan jarriz. Ostegunean Katarina Zdjelar (Belgrad) artistaren txanda izango da, ostiralean Ashkan Sepahvand (Berlin) itzultzaile eta idazleak eskainiko du hitzaldia eta larunbatean, hitzaldi zikloari amaiera emango dio Myriam Suchet (París/Montréal) hizkuntzalariak.

“Itzultzen ari gara-k taktika, keinu eta praktika ezberdinak batu nahi ditu, itzultzea bera (bi zentzuetan: itzulpena eta lekualdatzea) performatu eta asmatu, eta topaketa eta harreman ezezagunak sorraraziko dituzten prozesuak bilatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button