BESTELAKOAK

“Kazetaritza, bertatik bertara” jardunaldiak

Abuztuaren 29tik irailaren 2ra bitartean luzatu dira Gasteizen Kazetaritza, bertatik bertara izeneko jardunaldiak, non kazetari entzutetsuek, ordezkari bereziek edo prentsa-argazkilariek parte hartu duten. Hitzaldiez gain, landutako gaiekin zerikusia duten film ziklo bat eskaintzen ari da Florida zinema-aretoetan.

Gaur izango den saioan Citizenfour (Laura Poitras, 2014) izeneko lana pantailaratuko da. Laura Poitrasek film asaldagarria egin du AEBtako Segurtasun Agentzia Nazionalak munduan erabilitako kontrol eta zaintza metodoen filtrazioa (Snowden kasua) oinarritzat hartuz. Oscar saria irabazi zuen film horrek boterearen zirrikituak nolakoak diren azaltzen du.

Ekimenaren barruan eta irailaren 4ra arte, Santi Palacios prentsa-argazkilari madrildarraren European Dream argazki erakusketa ikusgai dago Gasteiz hiribidean. Erakusketak Egeo itsasoko eta Lesbos uharteko errefuxiatuen krisia islatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button