LITERATURA

ITU bandak Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa hartuko du

Gaur, ITU bandak literatur performance bat egingo du gaur, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, 19:30etik aurrera, Loraldia Festibalaren baitan. Literaturak eta Kaluse talde azpeitiarraren musikak bat egingo dute emanaldian, Pasai Antxon jaiotako euskal irakasle Isabel Iturberen pertsonaian sartzeko asmoz.  Loraldiaren arabera, “haren bizitzaren eta heriotzaren kontakizuna egingo dute, errealitatea, fikzioa, poesia eta musika uztartuz”.

Hauxe kontatzen du ikuskizunak: “Zeruko Argia-ren ale zahar batean kasualitatez aurkitu zuten ITU bandakoek Isabel Iturberen hilberria. Gau Eskolako euskara irakaslea izan zen Iturbe. 1940ko hamarkadan Pasai Antxon jaioa, euskalgintzan ibilitakoa eta gazte hildakoa; 39 urterekin, hain zuzen. Informazio hori bildu, eta haren irudiaren inguruan fikzioko istorioa sortu zuten, Pasai Antxoko eta Donostialdeko bilakaera kontatzeko asmoz: frankismotik trantsiziora, arrantza herritik industriaren gorakadara”. Horretarako ITUko kideek testuak, musika eta ikus-entzunezko elementuak erabiliko dituzte.

ITU banda Gipuzkoako kostaldeko hiru lagunek eratu zuten 2013an, egun, Euskal Herri oso kidek osatzen duten arren. ITU izeneko fantzineak egiten hasi ziren, eta egun Lekore aldizkariaren editorea da banda literarioa: “Lekore gazteon literatura argitaratzeko gazteon aldizkaria da; Itu literatur banda da Lekore aldizkariaren editorea eta Jane Iturbe zuzendaria”. Irratian ere aritutakoak dira, Info 7-n, hain justu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button