MUSIKA

“Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local” lehiaketa, Bilbon

Bizkaiko musikarientzat, Bilboko Udalak Aste Nagusirako Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local lehiaketa deialdia egin du. Aurtengo 32. edizioan parte hartu nahi duten taldeek ekainaren 25era arte eman dezakete izena.

Honakoak dira betebeharreko printzipalak: Parte hartu nahi duten taldeek Bizkaikoak izan behar dute; gutxienez kide bat eduki behar dute Lurralde Historikoan erroldatuta.
Metalaren eta pop-rockaren barruko estilo guztiak onartuko dira, jazza izan ezik. Andrazkoek osatutako taldeek eta euskaraz egindako lanek arreta berezia izango dute aukeraketa egiten denean. Izena emateko, gutxienez lau tema original aurkeztuko dituzte, baita biografia, argazkia eta harremanetarako datuak ere.
Kanten hizkuntza, edo hizkuntzak, estiloa eta kideen izenak ere adieraziko dituzte.
Aukeratzen diren taldeek lehentasuna emango diote Erakusketako emanaldiari eta kontzertua gutxienez 45 minutukoa eta gehienez 50ekoa izango da.

Datu guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button