MUSIKA

Iruñean Santas Pascuas jaialdiaren azken egunak

Iruñeko bizitza kulturalaren ezinbesteko hitzordu bilakatu den Santas Pascuas ekimen musikala joan den azaroaren 15ean abiatu zen, eta azken egunetan da, urtarrilaren 5era arte luzatuko baita.

Aurten “programazio irekia, heterogeneoa eta abangoardista ekarriko du jaialdiak, beti ere publikoa berritzeko eta harritzeko asmoarekin, eta aldi berean bertako musika zirkuituari babesa emateko.”

Diogun moduan azaroaren 15ean abiatu zen ekimena, Dorian eta Los Jaguares de La Bahía taldeekin, Zentral Aretoan.
Abenduko kontzertuak honako taldeek eman zituzten: Chill Mafia, Melenas,  Rig3l , Juarez, Alcalá Norte, Marte Lasarte, Brecha, eta Los Ácidos.
Eta diogun moduan urtarrileko lehen egunetan Carlangas & Nudozurdo, Albert Pla and The Surprise Band, Los Planetas eta Al Safir arituko dira.

Informazio guztia: Santas Pascuas

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button