BESTELAKOAK

“Transit Cities” edo Trantsizio Lurraldeak

Urrian eta azaroan, urbanismoari buruzko 5. Urbanbat Jaialdia egingo da Bilbon.  Antolatzaileek adierazi dutenez, “Aurtengo programaren bitartez, honako alderdi hauek landu nahi ditugu: alde batetik, elementu kulturalek garapen estrategikoko arlo batean, hots, hirigintzan egiten duten ekarpena; bestetik, politikek eta agente kulturalek hiria berroneratzeko estrategietan duten zeregina; eta, azkenik, politika eta agente horiek lurraldea antolatzeko eta hiria eraldatzeko egiten duten ekarpena. Bizi-kalitatearen eta ongizatearen maila hobeak lortzea ahalbidetuko digun bidea irekitzen jarraitu nahi dugu trantsizio-fasean dauden hirien mugimenduak proposatzen duen iraunkortasun-esparruaren barruan”.

Eta hona hemen eurek egiten duten deialdiaren gakoa: “Zer ari gara bilatzen? Europan Hiriaren (eta hirigintzaren) garapen jasangarrian eragina duten gizartearen eta kulturaren arloetako esperientziak, esperimentuak edo prototipoak bilatzen ari gara. Lan sozio-komunitarioa, hirigintza partizipatiboa, arkitektura eta kultura-jardunbideak nahiz arte-jardunbideak uztartzen dituen ekimenak, hiri-garapen jasangarria lortzeko konponbide berritzaileak elkarrekin irudikatzeko. Deialdia irekia da, eta batik bat, artistei, arkitektoei, urbanistei, kultura-agenteei, hiri-aktibatzaileei, hiri-eraldaketako komunitate aktiboei… zuzenduta dago”.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button