ESZENA

Mundu bat agerian uzteko beharraz

Karrikan Elkarteak Euskal Herrian kokatuta dauden eta euskaraz jarduten duten kolektibo, artista eta konpainia berrien formatu txiki edo ertaineko jatorrizko sorkuntzak babesten ditu.

Elkarteak egindako VIII. deialdian, Aitzol Iraolaren Désir, ikuskizuna hautatu dute irabazle. Laborategi-formatuko konpainia da, ikerketa du helburu nagusi, eta antzerki fisikoa, dantza garaikidea eta musika uztartuz sorkuntzak egiten ditu.
Aukeraturiko piezan clown garaikidea, antzerki fisikoa eta mugimendua uztartzen dira, eta koreografia garaikidearen pentsamenduak zeharkatzen du. “Higidura ez dator teknika hutsetik, errealaren eta surrealistaren arteko mundu bat agerian utzi beharretik baizik”.
Aitzol Iraolak Désir lanarekin, Euskal Herriko kale-arte jaialdi eta programazio nabarmenenetako batzuetara joateko aukera izango du, 2027ko Umore Azokan estreinatu ondoren.

Aipaturiko lanaz gain, Ibawa konpainiaren Gaua ikuskizunak aipamen berezia jaso du. Adelaide Daraspek ekoitzi eta zuzendutako lana da. Honek bi prestakuntza-saio, sorkuntzarako laguntza (5300 €), sorkuntza-egoitza bat Dantzagunean (900 €) eta egoitza bat TOPADAn ere jasko ditu.  Gainera, 2027an sareko lau jaialdi eta espazioetan ere izango da ikusgai. Lou Cisnal, Amélie Delaunay, Elisa Picq eta Marine Postelek elkarrekin sortutako eta interpretatutako lana da, eta isilarazitako, zapaldutako eta zigortutako euskal emazteen arrastoan oinarritzen da.

Aurreko urteko deialdian hautaturiko Bitsa Konpainiako kide diren Ane Gebara eta Iván Casado Ni errekadista nintzen sorkuntzan murgilduta daude. Datorren urteko maiatzean Umore Azokan estreinatuko dute lan berria.

Show More

Related Articles

Back to top button