IKUS-ENTZUN

“Sex, Lies and Videotape” filma, Nafarroako Filmotekan

Steven Soderbergh zinegile ezagunak 1989an filmatutako Sex, Lies and Videotape kultuzko filma pantailaratuko da gaur, 20:00etan, Nafarroako Filmotekan, Ezinbesteko Zinema zikloaren baitan.

1989ko Sundance jaialdian estreinatu zen Sex, Lies and Videotape, bai eta ikusleen saria lortu ere. Horretaz gainera, Canneseko festibalera aurkeztu zen eta Urrezko Palma irabazi. 1990eko hamarkadako zine independentearen ikur bihurtu zen.

Nafarroako Filmotekaren arabera, filmak hauxe kontatzen du: “Eskrupulu gabeko abokatu bat Annekin ezkonduta dago, emakume serio eta isila. Emakumea, sexuarenganako interes gutxi erakutsi arren, bere ezkontzari buruzko ziurtasun handia dauka. John ordea, sexuarekiko menpekotasuna dauka eta abentura bat ere badauka Cinthiarekin, Annen ahizpa alaia eta ausarta”.

Martxoan, bestalde, beste lau film pantailaratuko dira zikloaren baitan: 8an, The Age of Innocence (Martin Scorsese, AEB, 1993); 15ean, Mogari no mori (Naomi Kawase, Japonia-Frantzia, 2007); 22an, The Spirit of ’45 (Ken Loach, Erresuma Batua, 2013); eta, azkenik, El Abrazo de la Serpiente (Ciro Guerra, Kolonbia, Venezuela, Argentina, 2015).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button