IKUS-ENTZUN

“Ikusmira Berriak” ikus-entzunezko proiektuak garatzeko programa

Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) ikus-entzunezko proiektuak garatzeko eta egoitzak egiteko Ikusmira Berriak programa antolatu dute.

Ikusmira Berriak programaren zortzigarren edizioan aukeratutako egileak honakoak dira: Ana Cristina Barragán, Jaume Claret, Meritxell Colell, Irati Gorostidi, João Paulo Miranda eta Maximiliano Schonfeld.

Lehen fasean, “Tabakalerako Artisten Gunean proiektuak garatzen hasteko tresnak emango zaizkie parte-hartzaileei eta beste arte-egoitza batzuetako sortzaileei. (…) Berrikuntza gisa, aurten egoiliar bakoitzak tutore bat izango du, zeinak proiektuaren jarraipen pertsonalizatua egingo baitu, bakoitzaren eskaeretara eta beharretara egokituta online saioen bitartez.”

Hortaz, Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak Ikusmira Berriak programako egoitzak indartzen jarraitzen dute, eta azken urteetan gehitu dituzte egoiliar, proiektu eta baliabide kopurua. “Lehen edizioetan lau zinemagile aukeratzen zituzten, baina kopuruak gora egin du zortzigarren deialdiko sei partaideetaraino. Egoitza-denbora ere gehitu da; izan ere, zazpi hilabetez luzatzen da, aurrez aurreko zortzi asteko egonaldiarekin (aurretik sei astekoa zen), bi fasetan banatuta: sei aste martxoa eta apirila bitartean eta bi aste irailean, Donostiako Zinemaldiarekin bat eginez, proiektuak egoera aurreratuagoan industriari aurkezteko. Duela urte batzuetatik, gainera, egoiliar bakoitzari ekainean 5.000 euroko laguntza ematen zaio, bi egonaldien artean beren proiektuetan lanean jarrai dezaten”.

Gainera, Zinemaldia + Plus ekimenak Ikusmira Berriak egoitzen hasiera aprobetxatzen du protagonisten aurreko lan batzuk programatzeko. Hala, apirilaren 9an, 19:00etan, Tabakaleran, Schonfeldek Esnorquel (2005) aurkeztuko du, Colellek Manuscrit a la ciutat / Manuscrito en la ciudad (2006),  Barragánek Domingo violeta (2010), Mirandak A moça que dançou com o diabo (2016), Jaume Claretek, Ella i jo (2020), eta Gorostidik, Unicornio (2021).

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button