BESTELAKOAK

“Pop Pilulak” fantzinea akatzeko festa egingo da Bilbon

Pop kulturari buruzko euskarazko fantzinea da Pop Pilulak, eta iragan abenduan zortzigarren alea plazaratuko ostean, argitalpena desagertu egingo da. Guztira zortzi ale argitaratu dituzte.

Hori dela eta, argitalpenaren arduradunek Harakiri festa ondu dute  ostiralean, Bilboko Ambigú tabernan, 21:30etik aurrera.

Festa horretan musika nagusituko da. Izan ere, fantzinean parte hartu duten zenbait kolaboratzaile diskoak jartzen arituko dira.

Saioak askotarikoak izango da: Jamaikako soinuak, DJ Beirut; rhythm and blues eta soul, Xabi Bang Bang (Gautxoriak Soul Club); filmen soinu bandetako doinuak, Lon Twist; latin boogaloo, Julen Blaká; elektronika iluna Katza, eta, azkenik, Pop Pilulak fantzinearen zortzi aleetan jasotako musikarekin ondutako saio berezia, Ibon RG musikariaren eskutik.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button