
Betiko legez, Arabako lagun bertsozaleek, lurralde horretan, asteburu honetan egongo diren saioen gaineko informazioa bidali digute.
Hala, ostiralean, Saratxon Arabako Bertso-eskolek 11 opari ekimenaren bertso-afaria egongo da 21:00etan, Izar Mendiguren, Iñaki Viñaspre eta Ainhoa Comas bertsolariekin. Antolatzailea Amurrioko Bertso-eskola da.
Larunbatean, Agurainen, Bertso-ringa, 15 ordu euskaraz, 18:00etan Andra Mari Plazan. Antolatzailea Aguraingo Euskalgintza da.
Azkenik igandean, Amurrion festa handia Araba Euskaraz-en. 12:30ean, Herriko plazan Ainhoa Comas, Izar Mendiguren, Xabi Igoa eta Iñaki Viñaspre arituko dira.
Euskal Herriko bertso-agenda guztia ikusi nahi baduzue begiratu hemen.