ESZENA

“Bilbao Basque Fest” euskal kulturaren biltoki

Apirilaren 13tik 17ra arte, eta azken bi urteetan antolatu gabe egon ostean, Bilbao Basque Fest euskal kulturaren jaialdi erraldoia berriz bueltatuko da 200 jarduera baino gehiagorekin.

Bilbao Basque Fest jaialdiaren urteko hitzordua itzuliko da Aste Santuan, eta “sorpresa ugari izango dira hiribildu osoan zehar egongo diren hogeita hamar bat agertokitan eta 300 artista baino gehiagorekin Udalak antolatuta eta oraindik Covid-19ari aurre egiteko neurriekin, hiria dinamizatzea, turistak zein inguruko bisitariak erakartzea eta egun horietan Bilbon geratuko diren bilbotarrei kalitate oneko proposamen bat eskaintzea du helburu.”
Jaialdian sei gai nagusi izango dira ardatz: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport, Urtero bezala, jatetxeek, tabernek, goxo-dendek eta saltoki espezializatuek jaialdian parte hartuko dute.

Inaugurazio-ekitaldia Azkuna Zentroan egingo da apirilaren 13an, arratsaldez, Arabako Aitzina Folk jaialdiari egindako gonbidapenarekin, Basabi taldearen ordezkaritzarekin. Demode Quartet taldeak a capella kantua eta umorea uztartuko ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, apirilaren 15ean. Jaialdiaren hurrengo hiru egunetan beste hiru euskal ekitaldi aurkeztuko dira Azkuna Zentroan: Flamenco on fire (Iruña), Atlantikaldia (Errenteria) eta Bilbao Blues Festival. Eta musikarekin jarraituz Kafe Antzokian ere Bilbao Basque Fest Rock City ospatuko da gauero, euskal rock bandarik onenen eskutik.

Arte eszenikoen arloan esan behar da Deabru Beltzak taldea Bilbora etorriko dela Les Tambours de Feu lanarekin. Kaleko ikuskizun horretan akelarreko deabrua eta perkusionisten lagun-taldea apirilaren 14an osteguna, Plaza Barritik ibiliko dira danborren, piroteknia-suaren eta efektu berezien doinuarekin.
Eta umorea ez da faltako hainbat piezarekin: Vaya pack de vascos Nerea Garmendia eta Victor Amilibiarekin; De Bilbao ¡¡ahivalahostia!!, eta Toquecito minus

Zazpigarren euskal arteak ere bere lekua izango du Bilbao Basque FEST jaialdian, Zinema sekzioarekin. Iciar Bollaín zuzendariaren Maixabel filma proiektatuko da BBK Salan. Bestalde, saio bakoitza hasi baino lehen Zinebi, Zinegoak eta Fant zinema jaialdietan film labur irabazle bat egongo da ikusgai.

Hori eta askoz gehiago, Bilboko Aste Santuaz gozatzeko. Egitarau osoa eskuragarri dago hemen: www.bilbao.eus/basquefest

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button