ARTEA

Euskal portuek izan dituzten eginkizunak

Bilboko Itsasmuseum aretoan Moilak. Tradizioz Berritzaileak izeneko erakusketa duzue abian. Erakusketa horrek azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eginkizun garrantzitsua biltzen du: batetik, etengabeko berrikuntza ekonomiko, sozial eta teknologikorako guneak izan dira; eta, bestetik, Euskal Herriaren bilakaera historikoan eragin zuzena izan dute. Berrikuntza al da gure tradizioa?

“Moila da Gipuzkoako kostaldean portuak izendatzeko gehien erabiltzen dugun hitza. Portuak ezinbesteko bitartekoak dira itsasotik lurrera eta lurretik itsasora iritsi ahal izateko. Egoera ekonomiko, politiko eta diplomatikoen arabera ireki edo ixten diren sarbideak edo ateak dira. Pertsonak, salgaiak, ideiak, proiektuak eta kulturak lekuz aldatzeko tokiak dira, bai eta beste testuinguru sozioekonomiko, politiko eta kultural batzuekin elkartzeko lekuak ere. Aldi berean, babeslekuak eta egonlekuak dira, bai ontzi propioentzat eta arrotzentzat, baita, lehorrean garatu arren itsasoari hertsiki lotuta dauden industria- eta zerbitzu-jarduera ugarientzat ere. Milioika emakumeren eta itsas familien ekonomientzako euskarria dira.”

Moilak. Tradizioz Berritzaileak erakusketa Euskal Itsas Museoaren funtsetan oinarritzen da portuetako berrikuntza azaltzeko. Hainbat objektuk portuen bilakaera eta garapena erakusten dute. Maketak, makinak, arrantza-tresnak, koadroak, grabatuak, eskulturak, argazkiak, filmak, pieza arkeologikoak, dokumentuak eta abar erakutsiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button