ARTEA

Animaliaren irudiari buruzko erakusketa egingo dute Gasteizen

ZoOo animalien unibertsora egindako hurbilketa ariketa da. Helburu horrekin 2009ko udan egin zen lehen saioak animalien ikusizko edo irudi-errepresentazioa jorratu zuen bezala, bigarren jardunaldi hauek aldiz, fenomeno akustikoa izango dute abiapuntu. Egitasmo bitxi hau Cristina Enea fundazioaren egitasmoa da, Donostiako Audiolab-Artelekurekin eta Gasteizko Amarika Proiektuarekin elkarlanean osatutakoa.

Hala, bihartik ekainaren 20ra bitartean Nader Koochaki artistaren Biolentzia, errepikapena erakusketa paratuko dute Gasteizko Foru Aldundiaren agiritegian. Oñatiko artzain txakur txapelketaren eskenatokia aitzakiatzat hartu eta bitartekaritzaren nozioa zeharkatuz artzaintzaren errepresentazioaz galdekatzen duen lan analitiko eta kreatiboa da.

Erakusketa Xabier Erkizia nafarrak eskainiko duen emanaldiarekin zabalduko da 10:00etan. Gizakiaren entzumenetik at dagoen animalien infrasoinu eta ultrasoinuen espazioan oinarrituko da kontzertua. "(Kontzertuak) gure belarrientzat askotan musikala ere izan daitekeen frekuentzia sail hortako ahotsak erabiliko ditu abiapuntu bezala".

Biharamunenean, hilak 14, beste kontzertu bat entzuteko aukera izango da Francisco López (Madrid, 1964) biologo eta soinu artistaren eskutik. Lopez-en lanak Bioakustikan ardazten dira eta bere kontzertuetan azken 20 urteetan munduko makina bat inguruetan jasotako soinuak entzun daitezke.

ZoOo-ren egitaraua ekainaren 2an eta 3an amaituko da Bartzelonan bizi den Andreas Wutz (Munich, 19062) zinegile eta artistak atondu duen ZoOo Soinua izeneko zine emanaldiarekin. Zinema egitarau honek hizkuntzaren eta animalien komunikazioaren alorrak zeharkatzen dituzten pelikula dokumental eta artistikoak biltzen ditu. Ziklo honetan orotara 11 film ikusi ahal izango dira. Film horien tituluak eta egitarauko bestelako datuak ZoOo-ren wengunean biltzen dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button