MUSIKA

Mundaka Festival jaialdiak egunez eguneko kartela iragarri du

Uztailaren 28tik 30era bitarte egingo den Mundaka Festival jaialdiak egunez eguneko egitarau iragarri du.

Hala, ostiralean, uztailaren 28an, hauexek arituko dira: Mando Diao, Quique & Los Detectives, Julian Maeso, Zea Mays, Peter Harper eta Dark Dj.

Larunbatean, Ocean Color Scene, Berth Hart, Allah-Lahs, Lee Fields & The Exprssions, Last Fair Deal eta Chelis izango dira oholtzan.

Igandeko programa, berriz, Mundakako Talan egingo da, Atune Egune lelopean. Hasteko, bermut saioa izango da, Blacká disko jartzaileak berotua: rhythm and blues, latin, boogaloo eta soul estiloetako disko zaharrak jarriko ditu. Gero, kontzertua izango da: The Rad Tradds, Willis Drummond eta  Seiurte. Hirugarren eguneko saio guztiak doakoak izango dira.

Infomazio gehiago: mundakafestival.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button