ESZENA

“Hik Dantza Landu” formazioa Errenteria-Oreretan

Ikasturtean burutuko diren dantzari profesionalentzako etengabeko formakuntza ekintzak bidean dira hil honetatik aurrera. Hik Dantza Landu programaren saioak Niessen eraikineko (Errenteria-Orereta) Dantzagunean egingo dituzte, eta abenduan bukatuko dira.

Hik Dantza Landu, Haatik Dantza Konpainiak, Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Kultur Sailaren laguntzarekin antolatzen dituzten dantzari profesionalentzako etengabeko formakuntza programa da.

Diogun bezala, maiatzean hasi eta abenduan amaituko den III. edizioa osatuko duten ekintzak aurkeztu Aiert Beobide, Haatik Dantza Konpainiako eta Hik Dantza programaren zuzendariak (Dantzaren formazio, sentsibilizazio eta zabalkunderako egitasmoa) eta Amaiur Luluaga, Hik Dantza Landu formakuntza ekintzen koordinatzaileak aurkeztu dituzte duela egun batzuk.

Aurten nazioarteko ospea duten bost dantzari eta sortzaileren esperientziak (Laida Aldaz, Vicky P. Miranda, Nadine Gerspacher, Marion Castaillet eta Roser Lopez) partekatu ahal izango dituzte bertaratuko direnek.

Informazio guztia Haatik Dantza Konpainiak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button