LITERATURA

“Gabriel Aresti: BioGrafikoa” lanari buruzko saioa, Donostian

Parrapean-Komiki Egunak euskal komikian espezializatutako Bilboko jaialdia da, eta duela bi urte, bertan, Adur Larreak Gabriel Aresti: BioGrafikoa komiki-lanaren aurkezpena egin zuen. Lan horren gainean Adur Larrea komikigilea mintzatuko da, gaur berton, Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean, 19:00etatik aurrera, Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian.

Gabriel Aresti: BioGrafikoa lanean, Bilboko poetaren alderdi humanoa islatzen ahalegindu da Larrea. “Aresti pertsona eta bere bizitza izan da aztergai nagusia hemen”. Lan hori burutzeko idazlearen biografiatik ezagutzen dugunaz harago joan da egilea eta Aresti familiak emandako informazioarekin burutu du lana, idazleak bizi izandakoak kontatu eta material grafiko ugari helarazi dizkio eta. “Arestiri gertatutako pasadizo pertsonalak eta gertaera historikoak ageri dira liburuan, baina idazlearen iritzi eta barne gogoeta zenbait asmatu ditu Larreak, pertsonaia gertaerotan kokatzeko eta bere pentsamenduaren erretratua osatzeko.”

Adur Larrea Arte Ederretan lizentziatua da eta aldizkari, egunkari eta liburu-ilustrazio askotan parte hartu du bere marrazkiekin, izan ere primerako marrazkilaria da, eta animazioak eta grafismoak egiten ditu.

Lanaren gaineko informazio guztia Erroa argitaletxean duzue, bai eta bideo honetan ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button