LITERATURA

Miguel de Unamuno saiakera eta Blas de Otero-Ángela Figuera poesia sariak

Bilboko Udalak antolatzen dituen Blas de Otero-Ángela Figuera poesia sariaren 18. edizioaren eta Miguel de Unamuno saiakera sariaren 26. edizioaren sariak banatu egin dira. Literatura-sari hauen helburua da izena idazle bilbotarren oroimena zaintzea eta haien lana zabaltzea.

Blas de Otero-Ángela Figuera 2025ko deialdian Jon lturregi Martinek irabazi du euskarazko saria, Oroiminaren hirietan aldaroka lanagatik. Epaimahaiak azpimarratu duenez, “literatur erreferentziak underground kulturaren erreferenteekin modu originalean harilkatzen dira, kanpoko mundua eta horrek egilearen barne foruan dituen ondorioak ironiaz uztartuz”.
Jon lturregi euskara eta literatura irakaslea, Ingeles Literaturako Masterra egin zuen Canterbury Christ Churcheko Unibertsitatean. 2010ean Laudioko Ipuin Lehiaketako euskarazko kontakizun labur onenaren saria irabazi zuen, Bidai gorabeheratsua ipuinagatik.
Gaztelaniazko modalitatean, Josefina Aguilar Recuenco izan da sariduna Solo soy quien nada lanagatik.
Sari hauek 5.500 eurokoak izango dira modalitate bakoitzeko eta ondoren argitaratuko dira.

Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren 26. edizioan 174 lan aurkeztu dira. Euskaraz, 6 saiakera dira eta guztien artean Joxe Manuel Odriozolak jaso du saria, Heriotzak bizi gaitu lanagatik. Epaimahaiaren balorazioaren arabera, “egileak maisuki azaltzen du heriotza dela gizakiaren gertakari existentzial garrantzitsuena, eta heriotzaren presentziak berak ematen diola zentzua, forma eta muga gure bizitzari”. Pentsalari askoren ustez, heriotzaren bidez bakarrik bihurtzen da gure existentzia esanguratsua, eta ildo horretan, egileak “bizitza eta heriotza ezin bereizita daudela” adierazten du, eta azkenik ondorioztatzen du” hiltzen ikastea bizitzen ikastea dela”.
Ginés Cutillas Cuenca, Aprender a mirar. Cómo reinterpretar nuestro mundo lanagatik izan da irabazlea gaztelaniazko modalitatean.
Kasu honetan, bi egileek 6.000 euroko saria jasoko dute eta euren saiakerak argitaratu egingo dira.

Show More

Related Articles

Back to top button