IKUS-ENTZUN

“2deo Serieak” mentoretza programa

Tabakalerako zine eta ikus-entzunezko laborategiak sustatutako mentoretza programa da 2deo Serieak, sortzaile berriek sustatutako telesail proiektu berriak garatzeko. Horrexegatik, talentu berrien lehen telesail proiektuak sustatuz sortzaile, gidoilari, zuzendari eta ekoizle berriei laguntza eta babesa eman nahi zaie.

2deo Serieak deialdiaren bidez hiru proiektu aukeratuko dira, gutxienez bi euskaraz edo elebidunak, eta horiek izango dira mentoretzaren xedea. Martxotik maiatzera bitartean aurrez aurreko eta online saioak antolatuko dira, “non talde bakoitzak gidoiaren idazketa, ekoiztetxe bilaketa eta proiektu bakoitzaren banaketa estrategia eta eszenaratzea jorratuko dituen”.

Programak hainbat kontu eskaintzen du, tartean, industriako profesional ezagunen aholkularitza proiektu bakoitzerako; formakuntza bat; eta garapenerako laguntzak (4.000 euro proiektuko).

Proiektuak jasotzeko deialdia urtarrilaren 12ra arte egongo da irekia. Otsaila amaieran jakinaraziko dira programan parte hartzeko hautatutako hiru proiektuak. Proiektuak hautatzeko balorazio-batzorde bat osatuko da, Tabakalera, EITB eta Zinemaldiko ordezkariek osatua.

Betebeharreko guztiak: Tabakalera.

Show More

Related Articles

Back to top button