
Bosteko erakusketak Bizkaiko udalerrietara (Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta-Etxano) hurbiltzen du sortzaile gazteen ekoizpen artistikoa, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzarekin.
Ia zu zinen izenburua duen proiektua Zelaieta Kultur Zentroan eta Kultur Leioan izan da ikusgai, eta orain, Romo Kultur Etxean izango da abenduaren 21ear bitartean. Ondoren, Arizko Dorretxean jarriko da erakusketa, abenduaren 26tik, urtarrilaren 25era arte.
Identitateari eta bere eraldaketari buruzko ibilbide introspektiboa proposatzen du erakusketak, denboran eta espazioan zehar. Erakusketak izakiaren eta ia izatearen arteko mugei buruz hausnartzeko gonbita egiten du, Argiñe Ceballos, Hodei Herreros eta Sofia Mendiondoren instalazio eskultorikoak, argazkiak, testuak eta ikus-entzunezko piezak integratuz.
Gaur berton, hilak 11, bisita gidatuak eskainiko dira Hodei Herreros artistarekin (gazteleraz) eta Argiñe Ceballos artistarekin (euskaraz). Abenduaren 19an, Una línea que se dobla y recoge izeneko bitartekaritza-saioa eskainiko du Sofía Mendiondo artistak.



