MUSIKA

Hieroglyphic Being eta Katza, “Paraleloan” saioan

Musika elektroniko ilunaren inguruan aritzen diren disko jartzaileen saioak antolatzen ditu Paraleloan-ek. Bada, gaur, Bilboko Kafe Antzokian, 27. saioa ondu du: Hieroglyphic Being (AEB) eta Katza (Euskal Herria), 01:00etatik aurrera.

Jamal Moss (Hieroglyphic Being) DJk  Technicolour izenburuko EPa argitaratu berri du Ninja Tune diskoetxearen bitartez. Chicagoko artistak ibilbide luzea egin du orain arte, eta hainbat zigilurekin aritu da, Further, Planet Mu, RVNG Intl edo aipatutako Ninja Tune.

Chicago hiriko elektronika eszenako ekoizle prestigiotsua da, eta bere saioetan elektronika eta psikodelia nahasten ditu, intentsitate handiko tarteei bizkarra eman gabe, Throbbing Gristle eta DAF talde industrialen zale sutsua baita. Mistizismo kutsu bat ere badute haren grabazioek.

Katza, bestalde, Paraleloan saioen antolatzailea da, durangarra, eta musikazale sutsua.

Informazio gehiago: paraleloan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button