MUSIKA

“Hazia” musikala larunbatean Kursaal Auditorioan

Larunbatean, hilak 26, Kursaal Eszenaren denboraldiak Gontzal Mendibilek sortutako Hazia musikala hartuko du.

Musikalak “Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitzako etapak errepasatzen ditu, 1936ko gerra garai latzetatik hasi eta, 1941etik aurrera, enpresak berpiztu eta Arrasate-Mondragonera iritsi zenetik izan zuen proiekzioraino. Tokiko historia da, baina unibertsala ere bada aldi berean. Obra musikalak Arizmendiarrietak bere ikuspegi sozialaren bidez irakatsi zituen ideiak, bizipenak eta balioak jasotzen ditu, kontatutako eta abestutako kontakizun baten gainean, eszena, koreografia eta irudi ilustratuen bidez, publikoa liluratzeko helburuarekin”.

Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean (gidoiaren eta musikaren egilea ere bada, eta abeslari eta narratzaile gisa parte hartzen du eszenan), talde artistiko zabalak hartu du parte Hazia musikalean. Hala, aktoreak dira Arkaitz Gartziandia,Ainhoa Tabuyo, Maddi Otamendi, Eneko Asiain, Xanti Korkostegi, Diana Irazabal, Begoña Rodriguez, Txomin Maidagan, Benito Patxeko, Antton Fernandez, Alberto Mendigutxia, Alfonso Diez, Samuel Gibert, Aritz Salamanca, Amaia Barasorda, Adriano Herreros eta Oier Zapiain.
Musika, Gontzal Mendibilek sortu du eta Jose Luis Canalek moldatu du. Eurekin batera Angel Unzuk, Raul Verak, Rober Caballerok, Igor Telletxeak, Iker Telleriak, Maider Zapiainek, Iñaki Dieguezek, Joe Gonzalezek eta Jurdana Otxoak hartuko dute parte, eta Easo Abesbatza eta Goikobalu Abesbatza ere bertan izango dira. Aritz Salamanca da eszena koreografikoen sortzailea eta Ohika Dantza taldeak interpretatuko du.

Hazia Arrasateko Amaia Antzokian estreinatu zen irailaren 17an eta urriaren 1ean Bilboko Arriaga Antzokian. Kursaal Auditoriotik igaro ondoren, musikalak Euskal Herriko hainbat herritara joko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button