MUSIKA

Baztango Kaskezur taldeak joko du gaur Gasteizen

Gasteizko Parral tabernak hiru kontzertu atondu ditu hil honetarako Astearte Kulturalak izenburupean. Hala, gaur bertan, Baztango Kaskezur rock bandak emanaldia eskainiko du 20:30ean. Laukoteak Gure Jokua izeneko diskoa aurkeztuko du.

Datorren asteko asteartean, hilak 18, Malagako Mokeman & Rastrojo arituko dira. Andaluziarrek reggae eta dub doinuak jorratzen dituzte.

Azkenik, hilaren 25ean Donostiako Lauroba taldea izango da Parral tabernan. Besteak beste, Utikan eta Hamaika Bide taldeetan ibilitako musikari gipuzkoarrek pop eta rock doinuak zabalduko dituzte.

Gogoratu hiru kontzertu hauek Gasteizko Parral tabernan ikusi ahal izango direla Astearte Kulturalak izeneko egitarauaren baitan.

Parral tabernak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button