ARTEA

Jose Luis Irigoien argazkilariaren lanak Eibarren ikusgai

Urriaren 13ra arte izango duzue Eibarko Portalean zabalik dagoen José Luis Irigoien argazkilariaren erakusketako lanak ikusteko parada.

Bilbon jaio (1946) eta Eibarren bizi den argazkilaria da Jose Luis Irigoien, ibilbide zabala du (17 urte zituenetik bere kabuz ikasi ditu argazkilaritzaren teknika guztiak) eta honen baitan teknika ugari menderatu eta gai asko landu ditu.

Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldearen, Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartearen eta Santurtziko Bihotz Gaztea taldeko bazkidea da. Hainbat argazkilaritza ikastaro eman ditu herri ezberdinetan eta estatu zein nazioarte mailako txapelketa ugaritan parte hartu du, zenbait sari eskuratuz.
Berrogeita hamar urte daramatza argazkilaritzaren munduan, egun 3.800 argazki baino gehiago ditu esku artean eta Portalean dagoen erakusketaren xedea bere ibilbide artistikoa azaleratzea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button