IKUS-ENTZUN

“GetxoExpress” zinema lehiaketa egunotan

GetxoExpress jaialdiaren seigarren edizioa urriaren 22tik 24ra egingo dute. Betiko legez, film laburren lehiaketan parte hartzen dutenek epe mugatua izango dute beren film laburrak egiteko. Gero, igandean, hilak 24, Muxikebarrin ikusi ahal izango dira, 19:00etan hasita, eta ikusleek euren bi film labur gogokoenak hautatzeko aukera izango dute.

GetxoExpress lehiaketan izena ematen duten taldeek 42 orduko epea izango dute gehienez lau minutuko iraupena izango duen film labur bat burutzeko. Denbora mugatu horretan parte-hartzaileek beren asmamena, sormena eta originaltasuna erakutsi beharko dituzte.

Epaimahaiaren lehenengo eta bigarren sariak 1.000 eta 800 eurokoak izango dira, hurrenez hurren. Bestalde, diogun moduan, ikusleen saria bertan aukeratuko dituzte ikusleek eta 300 euro jasoko ditu horrek.

Gaur berton, urriaren 21ean, ekimen berezi bat antolatu da, eta masterclass bat izango da Muxikebarrin Lara Izagirre zuzendari eta gidoilariaren eskutik. Horren ondoren, 19:00etan, Lara Izagirreren Nora filma proiektatuko da.

Datu guztiak: GetxoExpress lehiaketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button