BESTELAKOAK

“Sexu eta genero dibertsitatearen politika publikoak” jardunaldia

Bilboko Udalak, abenduaren 13an, Sexu eta genero aniztasuneko politika publikoak jardunaldia egingo du, toki administrazioan LGTBIQ+ politikak diseinatzeari eta garatzeari buruz hausnartzeko.

Beste aldetik, aztertu nahi da “zer premia eta proposamen planteatzen dituen LGTBIQ+ kolektiboak, eta zein izan daitezkeen esku hartzeko jardunbide egokiak udal plan estrategikoa diseinatzeko eta prestatzeko orduan.”

Programa hau administrazioko langileentzat, LGTBIQ+ pertsonentzat eta elkarteentzat, eta hirugarren sektoreko entitateentzat izango da, eta Bilboko LGTBIQ+ elkarte eta kolektiboetako ekintzaileak eta unibertsitate-esparruko adituak izango ditu partaide: Gracia Trujillo, Soziologian doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Hezkuntza Fakultateko irakaslea; Gerard Coll, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Soziologian doktorea, Vic-eko Unibertsitateko irakasle titularra eta Centre d’Estudis Interdisciplinaris de Gènere-ko zuzendaria; Elena Olaortua, ALDARTE lesbiana, gay eta transen arretarako zentroko abokatua; eta Andrea Momoitio, kazetaria eta Pikara Magazine-ko koordinatzailea.

Saio hau LGTBI errealitateari buruz berton egiten ari den diagnostiko-prozesuaren testuinguruan programatu da. Helburua, “udal politikan sexu eta genero dibertsitatearen integrazioan aurrera egitea. Jarduketa hau sortu berri den LGTBI Foroan kokatuta dago, eta foro hori osatzen duten elkarteek ekimen hori gauzatzearen aldeko apustua egin dute.”

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button