ESZENA

“Orlando” antzezlana eta Gasteizko Jabetze Feministarako Eskola

Gaur, hilak 21, Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolaren 2023-24 ikasturtea inauguratuko da antzezlan baten bidez: Orlando. Hitzordua 18:30ean izango da, Ibaiondo Gizarte Etxeko Felix Petite antzokian.

Virginia Woolfek generoa, identitatea, bizitza, maitasuna, edertasuna edo giza konbentzioak jorratzen ditu Orlando maisulan horretan, eta liburuan oinarritutako komedia da Teatro de Fondo konpainiak ekoitzi duena. Bertako zuzendaria Vanesa Martín izan da, eta aktore lanetan Gustavo Galindo, Pablo Huetos, Carolina Rocha, Pedro Santos eta Rocio Vidal arituko dira.

Piezak honako hau planteatzen du: “Nola litzateke hirurehun urte baino gehiago bizitzea? Gizon eta emakume izatea bizitza berean. Europatik eta bere garaietatik bidaiatzea, Ingalaterrako erreginaren maitalea izatea, Konstantinoplako diplomatikoa, abenturazale baten emaztea, ama…”

Ekitaldi honekin ekingo zaio Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolaren programazioari, eta Badakizu zein den zure lekua lelopean, 76 jarduera eskainiko ditu irailetik maiatzera, Emakumeen Etxean zein Arabako hiriburuko beste leku batzuetan. Programazioaren barruan konferentziak, arte eszenikoak, literatura, zinema eta musika izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button